ONLINEKO BACKUP-A

IRTENBIDE BURUDUNA
ZUEN ENPRESAKO KOPIETARAKO

 

Urruneko Qbackup errendimendu handiko plataforma anitzeko softwarea da eta Internet bidez zerbitzarien, PCen eta eramangarrien segurtasun-kopiak egitea ahalbidetzen du.

Qbackup zerbitzua negozioaren jarraipenerako eta arrisku-planetarako irtenbidea da.

Qbackup ETEra bideratutako zerbitzua da eta haren helburua datuen babesean fidagarritasun handia lortzea da.

Segurtasun-kopiak egiteko urruneko zerbitzu horri esker, informazio kritikoa berreskura daiteke lapurreta edo hondamendia gertatuz gero edo, besterik gabe, informazioa jasota dugun diskoa hautsiz gero.

Segurtasun-kopiak egiteko sistema fidagarria ez izateak oso ondorio larriak izan ditzake enpresarako.

Qbackup zerbitzuarekin, honako hauek egin ahal izango dituzu:

  • Enpresan biltegiratutako datuen segurtasun-kopiak gordetzea urruneko kokapen batean Internet bidez (zerbitzarienak, PCenak eta eramangarrienak).
  • Segurtasun-kopiak programatzea.
  • Informazio-bertsio ugari gordetzea.
  • Gordetako informazioa edozein unetan berreskuratzea (fitxategi beraren bertsio ezberdinak ere bai).
  • Datuen pribatutasuna eta Datuak Babesteko Lege Organikoaren araberakoak direla bermatzea.
  • Talde ekipo espezializatuaren bermea izatea.