SEGURTASUN PERIMETRALA

Gaur egun, enpresa-jarduera gehiena Internetera konektatuta edo onlineko zerbitzuak erabilita egiten da.
Hori dela eta, beharrezkoa da gure sistema eta datuen segurtasuna bermatuko duten irtenbideak izatea arriskuak minimizatu ahal izateko.
Sare-Berrin segurtasuna bermatzeko hainbat alternatiba eskaintzen dugu.

 

FORTINET sareen denbora errealeko segurtasun integraleko irtenbideetan fabrikatzaile aitzindaria eta liderra da. ASIC azelerazioa duten segurtasun-plataformek maila anitzeko babesa eskaintzen dute eta oinarrizko segurtasuneko aplikazio guztiak txertatzen dituzte: firewalling, VPN IPSec eta SSL, antibirusa, IDS/IPS, web-edukien iragazketa, spamaren aurkakoa eta zerbitzuaren kalitatea. Fortinetek segurtasuneko porfolio osatuena du, bai sareetan, bai aplikazioetarako espezifikoa dena (posta elektronikoa, datu-baseak eta abar) eta merkatuan liderrak diren funtzionalitateak dituzten eskakizun handienei erantzuten diete errendimendu maila handienarekin. Fortinet da enpresa handietarako, MSSPetarako eta telekomunikazio-operadoreetarako birtualizazioarekin segurtasun integrala eskaintzen duen hornitzaile bakarra. Horretarako, zortzi funtzionalitate uztartzen dituen eta domeinu ugaritako kudeaketa zentralizatua dituen errendimendu handiko plataforma erabiltzen du.