LAINOKO BILTEGIRATZEA

Informaziora edozein tokitatik, edozein unetan eta edozein gailutatik sarbidea izateko beharra gero eta garrantzitsuagoa da.

 

Gero eta balio handiagoa dute sarbide horren kostuak, horren segurtasunak eta partekatu beharreko datuen pribatutasunak.

Denok ezagutzen ditugu Dropboxen moduko tresnak. Cloud publikoan oinarrituta daude eta erabiltzaileek eskuragarri dituzte, baina ez dituzte datuen kudeaketako gutxieneko segurtasun mailak betetzen.

Nola eskaini datuetara irisgarritasuna modu seguruan eta gure datuen pribatutasuna bermatuta?

Sare-Berrik kudeatutako tresna eskaintzen du, QDATA, eta ezaugarri hauek ditu:

Datuetara sarbidea

Gorde zure artxiboak, karpetak eta askoz ere gehiago zuk aukeratutako zerbitzarian. Karpeta horretara sarbidea izango duzu zure gailu mugikorretik, idazmahaitik edo web-nabigatzaile batetik. Sartu zure datuetara behar duzunean, zauden tokitik.

Sinkronizatu zure datuak

Sinkronizatuta izan zure artxiboak gailuen artean. Karpeta bat, bi karpeta eta gehiago - eskuratu zure artxiboen bertsio berriena idazmahaian eta zuk aukeratutako web-bezeroan edo aplikazio mugikorrean edozein unetan.

Partekatu zure datuak

Partekatu zure datuak beste pertsona batzuekin eta eman sarbidea zure fitxategietara edo ikustea nahi duzun beste edozertarako. Partekatu modu publikoan edo pribatuan mezu elektroniko bat bidalita.

Nahi gabe ezabatzea

nahi gabe kendutako artxibo baten ezabaketa desegin daiteke web-interfazearen bidez. Artxiboak zakarrontzian aukeratu, besterik ez duzu egin behar eta ezabatutako tokira itzuliko dira gordetako bertsioekin.

Bilaketa boteretsua

Bilaketa egitea ez da artxiboak beren izenez bilatzea bakarrik, baita edukiaren arabera bilatzea ere. Araketa sakon-sakonean egin daiteke erabiltzaileentzako erantzunaren esperientzia bermatzeko.

Artxiboaren bertsioak

Artxiboen bertsioak ikus daitezke; artxiboen aldaketen historikora sarbidea eskaintzen du.