VPN Virtual Private Networks

Sare pribatu birtuala, VPN (ingelesezko Virtual Private Networken laburdurak), sare publiko baten edo kontrolatu gabeko baten (Internet, adibidez) gainean sare lokalaren (LAN) hedapen segurua egitea ahalbidetzen duen sareko teknologia da. Sarean dagoen ordenagailuak sare partekatuetatik edo publikoetatik datuak jaso eta haietara bidal ditzake sare pribatua balitz bezala, sare pribatu bateko kudeaketa-politika, funtzionaltasun eta segurtasun ororekin.

 

VPN motak

Urruneko sarbidea duen VPN

Gaur egun, hedapen handiena duen konektagarritasun-eredua da eta ezaugarri nagusia IPSEC-SSL motako protokoloen bidez egiten dugun Interneterako konexioa da. Horiexek dira komunikazioan segurtasuna ematen digutenak.

Erabiltzaileak identifikatu egiten dira host lokalaren aurrean bertara sartzen direnean. Enpresako sare lokalarekin gertatu ohi denaren modu antzekoan egiten dute sarbidea.

Enpresa askok ordezkatu du teknologia horrekin dial-up azpiegitura (modemak eta telefono-lineak).

VPN puntuz puntu

Eskema hori urruneko bulegoak erakundearen egoitza nagusiarekin lotzeko erabiltzen da. VPN zerbitzariak Internetera etengabeko lotura izaten du eta gune ugaritatik datozen Internet bidezko konexioak onartu eta VPN tunela ezartzen du. Sukurtsaletako zerbitzariak Internetera konektatzen dira Interneteko hornitzaile lokalaren zerbitzuak erabilita. Gehienetan, banda zabaleko konexioen bidez egiten da hori. Horri esker, puntuz puntuko lotura tradizional garestiak ken daitezke (gehienetan, nodoen arteko kable-konexio fisikoen bidez egiten dira), eta batez ere, nazioarteko komunikazioetan. Ohikoagoa da hurrengo puntua, tunel-teknologia edo tunneling-a ere deitzen zaiona.