Euskarri teknikoa

Sare-Berrik, zerbitzuen eskaintzaren barruan, sistemen mantentze-lan eta laguntza integrala eskaintzen ditu.

Euskarri hori emateko, bezeroaren behar eta helburuetara egokitutako irtenbideak eskaintzen ditugu.

Euskarri teknikoa

E-maila:
soporte@sare-berri.com
Tel:
943 317 081

Urruneko laguntza

Laguntza integralaren kontratua

Gure zerbitzuen urteko kontratazioan oinarritutako laguntza, bezeroaren instalazioaren eta beharren araberako balorazioa egin ondoren. Hauek dira laguntzaren ezaugarriak:

  • Gorabeheren laguntza mugagabea
  • Hot line laguntza urruneko kontroleko tresnen bidez
  • Insitu laguntza. Hasierako balorazioaren ondoren, teknikari bat joango zaizu egoitza edo etxera
  • Erantzuteko denbora 24 ordu baino gutxiagokoa, bermatuta
  • Gorabehera larrietarako (zerbitzaria erortzea, adibidez), 4 ordu baino gutxiagoko erantzun-denbora
  • Hardware elementuen mailegua

Administrazioko jardunaldiak

Prebentzio-zerbitzua. Enpresako azpiegitura osatzen duten elementuen ezagutza eta kontrol handiagoa lortzea eta haren egoera zein den jakitea ahalbidetzen duten zereginak jasotzen ditu.

Jardunaldi horietan, lan hauek egin ohi dira:

  • Azpiegituraren dokumentazioa eta instalazio-eskemak
  • Segurtasun-kopien protokoloa ezartzea
  • Prebentzioko egiaztaketa-lanak Sare-Berrik prestatutako formularioaren arabera
  • Azpiegiturako txostenak igortzea
  • Etengabeko ebaluazioa eta hobekuntzako proposamena

Ordu poltsa

Ordu-poltsa kontratatzea gorabeheren laguntzarako eta proiektuetarako

Honako ezaugarri hauek izango dituzte ordu-poltsek:

  • Urtebeteko iraungipena izango duten orduen bonu finkoa kontratatzea
  • 48 ordu baino gutxiagoko erantzute-denbora
  • Joan-etorriak bonuan sartuta daude
  • Eskulanaren tarifa baino txikiagoak diren zenbatekoak
  • Kontsumitutako ordu kopuruen txostena

Laguntza integralaren kontratua ta administrazioko jardunaldiak elkartuz,lehen mailako euskarria ziurtatzen dugu.