MUGIGARRITASUNEKO IRTENBIDEAK

Datuetara sarbidea izan behar dugu edozein tokitatik; gailu ezberdinetatik datu horietan lan egin eta haietara sarbidea izan behar dugu.
Sarbidea enpresako aplikazio eta zerbitzarietara
Urruneko sarbidea lan-idazmahaietara
Kanpoko komertzialen eta enpresako zentralarekin konektatuta egongo diren ordezkaritzen sarbidea izateko beharra. Etxetik sartzen diren langileak?
Irtenbide egokia proposatzeko garaian, Sare-Berrin irtenbide ugariak aztertzen ditugu bezeroaren benetako beharraren arabera.

 

Planteamendu ugari egin daiteke: aplikazioetara sarbidea izateko server terminalaren bidezko sarbide-irtenbideetatik hasi eta Citrix Access essentials-en oinarritutako irtenbideetara arte (adibidez).

“Dropbox” moduko gailuekin egindako sinkronizazio bidezko datuen informaziora sarbidea izatea beste lanik ez duten kasuak ere topa ditzakegu. Sare-Berrin datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen duten irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Laburbilduz, behar bezala aplikatuz gero, mugigarritasuneko tresnek enpresa arloan abantaila ugari eskaintzen dute kostuak aurrezteari zein kudeaketa arloko eragingarritasun handiagoari dagokienez. Horiek guztiek eragina dute epe ertainerako lehiakortasunean eta onuran.