Enpresa

Sare-Berri informatika-zerbitzuak 1999. urtean sortu zuten sektoreko enpresetan ibilbide handia zuten profesional batzuek.

Hasiera-hasieratik, gure ezagutzak Gipuzkoako ETE-etan oinarritu ditugu eta informatika-sistemen saileko behar eta arazoetarako bideratu ditugu irtenbideak.

Gure jarduera sareen eta sistemen arloan oinarritu dugu. Irtenbide berritzaileenen diseinua, ikerketa, hornidura eta ezarpena aztertu eta, aldi berean, laguntzan eta salmenta osteko estalduran gure babesa eskaintzen dugu.

Esperientzia

Sare-Berrik, hasieratik, IKTen saileko eremu oso zehatza landu nahi izan du eta enpresako azpiegitura teknologikoko oinarrizko atalak estaltzen espezializatu da.

Espezializazioa dela eta, etengabe aldaketetara egokitzen eta prestatzen egon behar dugu gure bezeroentzat onuragarrienak diren irtenbideak eskaini eta etengabeko bilakaeran dagoen teknologiaren erronkei erantzun ahal izateko.

ESPEZIALISTAK GARA SISTEMEN ETA AZPIEGITUREN ALORREAN

Non gaude?

Sare-Berrik 200 m2-ko instalazio modernoak ditu Donostiako Igara industrialdean, kale mailan. Gure bezeroei euskarri onena emateko beharrezko elementu guztiak ditugu.

Espezializatutako profesionalak

Zerbitzu onena eskaintzeko prest dauden adituen taldea izango duzu zure esanetara.

Espezialista sistemen azpiegiturarekin lotutako arazoak aztertzen, diagnostikatzen eta konpontzen.

Inplikazio, trebakuntza eta prestakuntza teknikoko maila handia duten langileak.

Politikak eta estrategia

Misioa

Gure bezeroei eragingarriago izaten laguntzea, beren azpiegitura eta sistemetarako euskarria eskainiz eta beti funtzionamenduan mantenduz.

Helburuak lortzea bermatuko duten irtenbide eta produktuak eskaintzea.

Ikuspegia

Gure merkatuan erreferente gisa sendotzea, etengabeko hobekuntza eta zerbitzua emateko jarrera duen eta oso motibatuta eta integratuta dagoen giza taldearekin lan eginda.

Balioak

Bezeroarengana orientatzeko bokazio argia duen enpresa gara.

Gure bezeroen pozak eta arazoak sentitzen ditugu eta haien partaide gara.

Konpromisoa, dena ematen dugu, gure bezeroen azalean jartzen gara eta badakigu gure lanen inplikazioak eta azkartasunak garrantzi handia dutela. Hori dela eta, "gure beharra dutenean, han egoten gara".

Konfiantza, zintzotasuna eta lasaitasuna erakustea.

Lana, gure oinarrietako bat da. Gure bezeroentzako proposamen eta irtenbide onenak lortzeko borroka egiten dugu.