POSTA AURRERATUA

Enpresek komunikazioko eta lankidetzako tresnak behar dituzte. Horretarako, Sare-Berrin Mdaemon Messaging Server zerbitzarian oinarritutako posta elektroniko aurreratuko irtenbidea garatu dugu.

 

Qemail posta korporatiboko irtenbide integrala da, ETE-en beharrak estaltzeko diseinatutakoa.

Zerbitzu horrek enpresa-komunikazioko lanak errazten ditu produktibitatea handituta eta enpresetako zerbitzari lokalen instalazioak desagerrarazita. Administrazio erraza eta txertatua eskaintzen du gainera.

Zerbitzuari esker, negozioan buru-belarri zentratu ahal izango zara, ohiko irtenbideen kudeaketa-lanak eta kostu operatiboak albo batera utzita.

Honako hauek eskainiko dizkizugu tresna honekin:

  • Postako irtenbide aurreratuak erabiltzailearentzako funtzionalitateak eta lankidetzako tresnak eskaintzen ditu. Hauek, adibidez: egutegiak, kontaktuak, zereginak eta abar.
  • Edozein gailu mugikorretik lan egiteko aukera eskaintzen du.
  • Segurtasun integrala bermatuta dago postaren babes eta iragazketa aurreratuekin.
  • Postaren kudeaketa eta euskarria Sare-Berrik eskaintzen ditu.